XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

462

IRAGARPENA, Mendietako industria alorrean hirigintza plangintzako ordezko arauak zati baten aldatzeko espedienteari hasierako onarpena eman zaiola jakinarazteko dena.

Udalak, 1993ko abenduaren 10ean egindako ohizko osoko bilkuran, Mendietako industria alorrean hirigintza plangintzako ordezko arauak zati baten aldatzeko espedienteari hasierako onarpena emateko akordioa hartu zuen.

Espediente hori agerian jartzen da hilabetez, jendearen jakinarazpenerako; hortan interesatuta daudenek aldi horretan aztertu eta murtziloak aurkez ditzakete, Idazkaritza Nagusian egongo baita interesatuen eskura.

Lurraren Araubide eta Hiri-antolaketari buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintza Errege Dekretuaren 114. atalean xedatutakoa betetzeko argitaratzen da hau.

Lemoa, 1994ko urtarrilak 14.

Alkatea, MIGUEL ARRAIBI IZA